XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fondo hauek herri askotan daude.

Berauek irakasleen esku jartzeak sortzen dituen arazoak konpontzen direnean, dokumentu pedagogikoen iturri ia-ia agortezina izango dugu.

Hori bai, arazo hauek gaur egun baldintza hobetan daude planteatuta eta irtenbideak argiago ikus daitezke.

Horrela, enpresaren interesa argi eta garbi azaltzen denean, informatikak laguntza garrantzitsua eskainiko die katalogatze- eta indexatze-arazoei; garraio, barreiatze eta hartzeari dagokienez, magnetoskopioei konektatutako sateliteak (produktuak biltzeko) edo bideodiskoen edizioa dira bi irtenbide posible.

Dokumentu hauek, bukatutako diskurtsu gisa baino gehiago, dokumentu labur moduan agertuko dira.

Irakasleak ahaztu egin beharko du lehenengo dokumentu-mota hura.

Elementu laburrak bilatuko ditu, berreskuratu eta bere diskurtsuan erabili ahal izateko.

Idatziarekin konparazio bat egiteko: gutxiago beharko dira eskuliburuak, hiztegi eta entziklopedietako artikuluak baino.

Lehenago ikusi dugunez, sistema desberdinak erabil daitezke elementu dokumental hauek garraiatzeko, hauen arteko hautaketa kostu/abantailen kalkuluaren arabera egingo delarik.

Jakina den gauza bat: osotasun hau gestionatzeko, erakunde erraldoien eta garraiatzeko baliabide teknikoen (mundu guztiari, entzule ertainari, eta edozeini, zuzendutako edukin masiboak) arteko blokeoak eta egungo nahasketak gainditu egin behar dira.

Badago garatuz doan ideia bat: hezitzeko produktuen edizio-, fabrikazio-, programazio-, bilketa- eta garraio-funtzioak bereiztea.

Pixkanaka, hezkuntza-instituzioetan ikus-entzunezko materiala hain gutxi erabiltzearen eta erabilpen hauek dituzten porrot edo erdipurdiko arrakasten maiztasunaren arrazoia, hain zuzen ere, komunikabideak eta hezkuntza-ministeritzak gestionatzen dituzten erakundeen geldikortasun antagonistan legokeela ikusten ari gara.

Eskala gizatiarragoak aurkitu behar dira... eta hori ezinezkoa da mezularitza edizioarekin nahasten bada eta eskala bereko produkzio- eta fabrikazio-erakundea sateliteei egokitzen bazaie.

Izan ere, nabarmen ikus daiteke garapen teknologikoak bere aurrean bi bide dituela:

- bata, masiboa denerantz (satelitea, azpikontinente osoak adinako barreiatze-eremuak sortzen dituena);

- bestea, deszentralizatuagoa dagoenerantz (grabazio eta bilketa indibidualeko ikus-entzunezko baliabideak, edota kable bidezko banaketa duten baliabide lokalak).

Baina, modu bat bidera daiteke bi komunikabide-mota hauek bateratu eta elkarren osagarri izan daitezen, egungo media handi zurrunak baino malguagoak liratekeen multzoak eratuz.

Hezitze-balio handiagoko multzoak, lirateke seguru asko.

Amaitzeko, ez da ahaztu behar hezkuntza eta komunikabideen arteko etorkizuneko erlazioetan ikus-entzunezko eta telekomunikazio-industriako enpresa handien dinamismoa garrantzizkoa izango dela; munduko merkatuan beren material eta programak inposatzea lortuko baitute.